Babarrun-jate solidarioa 2022
Abenduaren 21ean Santo Tomas eguna ospatu zen, urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Bilboko erdigunea merkatu-postuz, baserritarrez, gozamenez eta, batez ere, gastronomiaz bete zen.
BISUBI Fundaziotik argi geneukan horrelako egun berezi batek proposamen berezi bat merezi zuela. Honela, BBKFundazioarekin batera gure lehen ekitaldi publiko eta solidarioa aurkeztu genuen. 5,000 indaba-anoa prestatu ziren, putxeratan eginak eta sakramentuekin, Balmasedako Putxera Kofradiaren kortesia. Ez hori bakarrik, Areatzako Kiosko mitikoan zozketak eta Show Cooking ikuskizunak antolatu ziren, BISUBIko hainbat sukaldariekin bat eta Jon Maia bertsolariaren laguntzarekin. Bildutako dirua ASPANOVAS Bizkaiari bideratuko zitzaion, minbizia duten haur eta gazteak dituzten familien elkarteari.