Arrazoi askerangatik erreferente bihurtzen diren pertsonak daude, Lucia Freitasen antzera, bere sukaldaritza eta filosofiagatik ezaguna dena eta abentura gastronomiko ezberdinetan murgilduta dago, batik bat A Tafona jatetxea (Michelin izar bat, Repsol gidaren 2 eguzki). Pasaden urteko Gastronomika jaialdian proiektu hauetako azkena aurkeztu zuen, “Amas da Terra”.
Amas da Terra ikerketa- eta dokumentazio-proiektu bat da, Luciaren sukaldaritzari sostengua ematen dioten emakumeen ezagutza eta lan egiteko modua jasotzen duena, oinarri zientifikorik izan gabe, esperientzia-urteekin eta belaunaldiz belaunaldi transmititu dena. Hainbat bideoren bidez, ekosistema gastronomiko horren parte diren emakume abeltzainen, lanperna-joleen, artisauen, nekazarien, itsaski-biltzaileen, mahastizainen, sukaldarien eta abarren iritziak, esperientziak eta bizimoduak erakusten dira.
"Izen-abizenak dituzten emakumeak, lurralde baten eta bertako sukaldaritzaren bizi-funtsa osatzen dutenak. Ahalduntze- eta justizia-ariketa bat da, gaur egun chef izar deitzen gaituztenen sukaldaritza-oinarria dira eta" laburbiltzen du sukaldariak . Luciak ezagutza hori guztia eskoletara eraman eta fundazio bat sortzea du burutan, baserri eta itsasoko emakumeei dagokien lekua emateko. "Ezin ditugu alde batera utzi, tragedia bat izango litzateke", dio sukaldariak.
Ez hori bakarrik, Luciak errezeta herrikoiak erreskatatzen ditu ere, eskasia garaian jaioak. Hala nola, desagertzeko bidean zegoen Mio Corvo izeneko arto mota autoktonoa berreskuratu du, Victoria Martinezek ekoizten duena.
Horrelako proiektuak ezagutzea eta zabaltzea oso garrantzitsua da. Izan ere, gure gastronomiaren oinarri nagusi izan diren lanbideak eustea eta balioa ematea ispirazio-iturri ikaragarria da.
Aupa Luzia!

Comments