top of page
Search

BISUBI Erreferenteak: Neus Monllor

Neus Monllor Rico, Alacanteko Castalla herrikoa, baina Bizkaian finkatuta dagoena, amaterra -ren sortzailea eta nekazaritza eta gizarte aholkularia da. Landa garapenean eta nekazal belaunaldien erreleboan aditua da eta landa munduaren erronkei irtenbide sortzaileak bilatzen dihardu. Neusek hainbat proiektutan ikertzen, planifikatzen, forma ematen eta aholkuak ematen ditu, egungo egoerari ikuspegi agrosozial batetik helduz eta konponbide bideragarriak proposatuz. Duela hilabete gutxi arte freelance gisa aritzen zen, eta orain diziplinarteko talde bat sortu du. Talde horren ezaugarria da nekazariekin harreman zuzena izatea, kalitatezko denbora eskainiz landa-errealitate bakoitza ezagutzeari eta haien premia indibidualak ulertzeari, sinergiak eta lankidetza-aukerak bilatuz. La Vanguardia-rako elkarrizketa batean esaten zuen bezala, "nekazarien baldintzak hobetzen aritzen naiz, sukaldaritza konprometituan sinesten baitut [...] Gironako merkatuetan galdetzen nion neure buruari ea nork elikatuko ninduen egunen batean nekazariek existitzeari utziko baliote. Konturatu nintzen lanpostu gehienak hutsik egongo zirela, eta horrek esan nahi zuen guztion artean zaindu behar genuela haien lana eta etorkizuna ".




0 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page