BISUBI sortu genuenetik proiektu ezberdin asko ezagutzeko eta horietatik ikasteko aukera izan dugu, jasangarritasuna eta elkarkidetza modu ezberdinetan lantzen dutenak. Gure eskuan dagoen guztia egin nahi dugu proposamen hauek daukaten lekua eta garrantzia azpimarratzeko.
Proriektu horietako bat Fede Pacharena da, Hernaniko sukaldari eta maisu handi bat. Euskal gastronomia, berrikuntza eta jasangarritasuna bere ardatza izanik, Slow Food filosofia enpresa eta kultura- munduan sartzea du helburu. Eta lortu duela esan genezake. Izan ere, egunero 1000 pertsonek modu honetan bazkaltzeko aukera dute, Orona eta Orogune enpresatetako kantinetan, baita Chillida Museoaren jantokian ere. Elikadura osasuntsu eta jasangarri batean oinarritutako eguneko menuak prestatzen dituzte bertako KM0-ko produktuak erabiliz, guztia beraiek prestatuz.
Honelako proiektuak elikadura osasuntsua eta jasangarria jatetxe hoberenen pribilegio bakarra ez dela erakusteko balio dute, baita gauzak ezberdin egiten ahal direla erakusten digute ere. Gastroutopiaren alde lan egitera bultzatzen gaituzte horrelako proposamenak.
Federen sukaldaritza eta proiektua hemen hobeto ezagutu dezakezue:
Irudiak: Mantala eta Fede Pacha
Commenti