top of page
Search

EKAITZ APRAIZ, GURE ZUZENDARI ESTRATEGIKO BERRIA

  • Writer: Bisubi fundazioa
    Bisubi fundazioa
  • Mar 22, 2024
  • 1 min read

Ohore handia da BISUBI hazten ari dela esatea. Egun batean amets bat izan zena, gaur egun martxan dauden proiektu ugari dituen fundazio bat da. Batzuk jada proiektu ezagunak dira eta beste batzuk itxura hartzen ari dira, gero eta babes handiagoa duteak. Egia esan, azken hilabeteotan lan handia izan dugu mahai gainean eta ordu gutxi egunean. Horregatik, BISUBI taldea ere hazten ari da.


Gaur gure lankide berria, Ekaitz Apraiz, aurkeztuko dizuegu. Fundazioa sortu zenetik parte-hartze eta konpromezu handia erakutsi duen kidea izan da, orain zuzendari estrategiko gisa arituko dena. Mundu gastronomikoan duen ezagutza eta esperientzia zabalari esker, planteamendu eta sistema berritzaileak proposatzea posbilea da, BISUBIren funtsezko eginkizunekin bateragarriak direnak. 


Apraizek 17 urte besterik ez zituela hasi zuen bere ibilbidea Leioako Ostalaritza Eskolan eta Balfegó Tunatekako arduradun eta chef exekutiboa izan da orain arte, munduan atungorrian erabat zentratua dagoen espazio gastronomiko bakarra. Tunido honetan guztiz aditua eta japoniar gastronomiaren zale amorratua izanik, bere sukaldaritzat Bizkaiko jatorriaren esentzia mantentzen jarraitzen du.




 
 
 

Recent Posts

See All
Sustraiak Afaria

Atzo  Basque Culinary Center  -era hurbildu ginen Sustraiak afariaz gozatzera, gure sustrai gastronomikoak balioan jartzen dituen ekimen...

 
 
 

Comentarios


bottom of page